Eskaintza digital berritua Nafarroako liburutegietan
eFilm eta InfoMagazine plataformei esker, filmak, aldizkari digitalak eta liburu digitalizatuak eskuratzeko aukera duzu!

Nafarroako liburutegiek liburu eta audio-liburu digitalen plataforma berritua aurkeztu dute. Hala, hemendik aurrera eFilm eta InfoMagazine plataformei esker, filmak, aldizkari digitalak eta liburu digitalizatuak eskuratzeko aukera izango duzu.
Zerbitzu hauek unibertsalak eta doakoak dira; eFilmek, esate baterako, ikus-entzunezko eskaintza zabala du, 12.000 tituluekin. Bestetik, InfoMagazinek aldizkari digitalen sorta ederra du, 40 hizkuntzetan idatzitako 6.000 zenbakirekin. Jakin-mina piztu dizuegu? Sartu eta erabili!