Eskailera merkeena?

Eskailera merkeena? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskailera-merkeena/@@download/image/92p4eifekl.jpg
2012/12/13
berria
Eskailera merkeena?
80.550 euro ordaindu ditu brasildar enpresari batek, Eiffel dorrearen eskailera zati baten truke. Parisen eskuratu zuen, enkante batean. Helize formako eskailera zatia 3,5 metro luze da, 700 kilo pisatzen du eta 18 koska ditu. 1889an eraiki zuten eskailera honek bigarren eta hirugarren solairuak lotzen zituen, 1983an kendu eta zatika saldu zuten arte. Aurrerantzean, eroslearen Brasilgo etxea apainduko omen du. A ze mauka!