“Escape” ****

“Escape” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/escape/@@download/image/Moon_Duo_Escape.jpg
2010/07/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Moon Duo
109.zenbakia
“Escape” ****
IWooden Shjips taldeko Erik Ripley Johnson musikariaren egitasmoa da Moon Duo hau. San Frantzisko hirikoak Sanae Yamada musikariaren laguntza izan ohi du proiektu honetan. Taldea 2009 urtean eratu zen eta ordutik hiru EP argitaratu ditu, azkena Escape hau. Bertan, psikodelia eta krautrock estiloetan bustitako lau kanta luze jasotzen dira, bi akordeko jam amaiezinen tankerakoak. Drone zikliko eta hipnotikoak, fuzz gitarrak, eta errepikapenak dira pieza hauen ezaugarri nabarmenak. Muturreko musika da, baina egile estatubatuar honen jatorrizko taldea atsegin baduzu, flipatuko duzu.