Escapade: Marvel unibertsoko superheroi transgeneroa

Escapade: Marvel unibertsoko superheroi transgeneroa Marvel Comics LGTBIQ+ komunitateari ikusgarritasuna eman nahian dabil eta orain pertsonaia transgeneroa aurkeztu du: Escapade. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/escapade-marvel-unibertsoko-superheroi-transgeneroa/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-05-18 a las 9.15.14.png
2022/05/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Marvel Comics LGTBIQ+ komunitateari ikusgarritasuna eman nahian dabil eta orain pertsonaia transgeneroa aurkeztu du: Escapade.
Escapade: Marvel unibertsoko superheroi transgeneroa

Shela Sexton-ek, Escapade izenez ezagunagoa den pertsonaiak, laster egingo  du bere debuta. Heroi trans hau burugogor samarra da, baina izugarri fidela, eta justizian fede itsua du. 

Ez da Marvel-ek aurkezten duen lehen trans heroia. Orain dela ia 28 urteko Jessie Drake-ek debutatu zuen, baina Escapade erakundeak eman nahi duen irudi berrira hobeto egokitzen da. 

Zein da Escapade?
Shela Sexton-en bidaia Marvel’s Voices: Pride #1 deitutako komikian hasiko da. Bere alboan Escapade-k lagun paregabea izango du, Morgan Red, mutantea eta teknologian aditua. Lapur profesionalak izanik, elkarrekin hainbat tresna diseinatuko dituzte eta oso modu disimulatuan eramango dituzte gerrian. 

Escapade eta Morganek Marvel-en unibertsoa zeharkatuko dute lapur profesional moduan, erakunde kriminal eta iruzurtiei lapurtuz. Bere abenturetan Emma Frost eta Destiny ezagutuko dituzte eta hauek Escapade-ren patua guztiz aldatuko dute. 

Istorioa Charlie Jane Anders-ek idatzia izan da eta Ro Stain eta Ted Brandt-ek elkarlanean marraztua. Transexualitatea komiki berriaren oinarria da. Horregatik, lan gogorra egin dute gai guztia ondo eraikitzeko, honela mutante izatea transgeneroaren metafora bilatzen da eta alderantziz. 

Zein dira Escapade-ren botereak?
Zirkunstantziak aldatzeko boterea du Escapade-k. Hau da, beste pertsona batekin leku fisikoa momentuan aldatzeko gai da, baita ezaugarri fisiko edo abstraktuak eskuratzeko ere. Komikia datorren ekainaren 22an kaleratuko da.