Esataritza ikastaroan izena emateko azken egunak!

Esataritza ikastaroan izena emateko azken egunak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esataritza-ikastaroan-izena-emateko-azken-egunak/@@download/image/esatari_ikastar_1389085946.jpg
2014/01/07
berria
Beste urte batez, kirol eta aisialdiko esatarientzako ikastaroa eskainiko dute urtarriletik 11tik martxoaren 8ra bitarte, larunbat goizetan, Donostian. Izena emateko epea urtarrilaren 9ra bitarte izango da zabalik, beraz, oraindik garaiz zabiltza gazte!


Gure lurraldean antolatzen diren kirol eta aisialdi ekitaldi ugariek haien berri emango duten esatarien beharra dute, eta horregatik, gazte euskaldunak jardun horretarako prestatzeko asmoz, esatarientzako ikastaroa eskainiko dute urtarriletik martxora. Idazkuntza, testuaren ezaugarriak, euskarazko prosodia, ahotsa, gorputz mintzaira, naturaltasuna… eta kontuan hartu beharreko beste hainbat alderdi landuko dituzte gazteek Manu Marañon, Julia Marin eta Ana Elortzaren eskutik, eta astez aste, gaitasunak eskuratzen eta mikroaren aurrean eroso sentitzen hasiko direla igarriko dute.

Ikastaroa larunbat honetan, urtarrilak 11, hasiko da, eta beste zortzi saio egingo dituzte martxoaren 8ra bitarte, larunbatero, Donostiako Kirol Etxean. Ordutegia goizeko 9:00etatik 14:00etara izango da.

Aurreko urteetako arrakasta ikusirik, ikastaroa errepikatu nahi izan dute antolatzaileek, baina oraingoz ez dute parte hartzaile nahikorik lortu, eta izena emateko epea urtarrilaren 9ra bitarte luzatu dute. Beraz, interesaturik bazaude, deitu 650 47 02 51 zenbakira, idatzi komuikartemanu@gmail.com helbidera edo sartu hemen eta egin zure kontsulta..

Parte hartzaileek 200 euro ordaindu beharko dituzte, eta EHUko aukera askeko bi kreditu eskuratzeko aukera izango dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten baitu ikastaroa.