Esan zein musika duzun gustuko eta zure nortasuna esango dizut

Ez da gehiegi ikertu gure nortasuna eta lehentasun musikalen inguruko lotura. Azken metaanalisi batek ezbaian jartzen zuen bien arteko harremana oso indartsua zenik ere.
Alta, teknika modernoagoekin eta gustu musikalaren ulermen zabalago batekin, Social Psychological and Personality Science aldizkarian argitaratutako azken ikerketaren arabera lehentasun musikalek nortasun trazuak islatu dizakete.
Ikerketa honetan Spotify plataformako hainbat erabiltzaileri bere entzunaldi ohiturak erakusteko eskatu zitzaien hiru hilabetetan zehar. Informazio horren barruan musika generoarena eta gogo aldartearenak zauden.
Irudi orokorrago bat eskuratzeko zenbait galdera luzatu zitzaizkien: musika berria aurkitzen duzu ala betiko gustukoak entzuten dituzu? Askotarikoak al dira zure gustuak? Maiztasunez musika entzuteko ohitura al duzu?
Eskari hauekin batera, parte hartzaileei 44 itemez osatutako galdetegi bat osatzeko eskatu zitzaien. Galdetegi horretan bost nortasun orokorrak neurtzen ziren. Nortasunaren puntuazio hauek lehentasun musikalekin nola lotzen diren ulertzeko ikaskuntza automatikoaren modelo bat garatu zen, erabiltzen zutenen nortasuna, beren lehentasunak eta informazio demografikoa uztartzen zituena.
Euren burua ebaluatu zutenak esperientzia berriei irekiagoak zeuden eta musika klasikoa, afropop-a edo sentimenduzko musika entzuteko joera dute. Blues musika edo melankoliakoa entzuten dutenak (Radiohead adibidez) egonkortasun emozional handiagokoak dira. Aldiz, death metala edo musika oldarkorra entzuten dutenak euren buruarekiko autoebaluazio ez hain onak egiteko joera dute jazza edo country-a entzuten dutenekin alderatuta.
Kanporakoi bezala agertzen ziren pertsonak besteen erreprodukzio zerrendak entzuteko joera azatzen dute. Honek erakutsi lezake konfiantza dutela besteen gomendio musikaletan. Barnerakoiek bestalde, artista jakin baten katalogoan sakontzeko joera erakusten erakusten dute, aurkituta artista bakoitzaren kantu gehiago entzunaz.