Esan ezetz Black Friday-ri, kontsumitu modu arduratsuan

Hau ez da gertatzen kontsumo neurrigabeagatik eta produktuak bidaltzeko garraioarengatik bakarrik, baita egun horretan eskaintzen diren deskontu izugarriengatik. Esan gabe doa, deskontu hauek bere gain har ditzaketenak erakunde handiak direla. Erosketen ondoren ere sekulako itzulketak gertatzen dira, berriz ere garraioa eta CO2 igorpenak igoz. Lehen gehiago pentsatzen genuen zer erosi, orain badakigu itzuli ahalko dela, baina jokabide hau ez da jasangarria.
Honegatik, denda txiki asko Black Friday mugimenduaren aurka azaldu dira arrazoi hauengatik:
-Kontsumo masiboa bultzatzen du, kontsumoak zoriontasuna dakarrenaren ideia faltsua zabalduz eta indartuz.
-Deskontuen gerra etengabeak multinazional handiei bakarrik egiten die on. Merkatari txikiek ezin dituzte bere gain hartu deskontu horiek.
-Kutsadura handitzen du bidaltzen diren produktuez gain, ondoren itzultzen diren produktuen kopuru izugarriagatik.
-Hondakin kopurua handiagotzen du.
Honen aurrean, kontsumitzaile bezala hausnarketa bat egin beharra dugu modu arduratsuago eta kontzienteago batean erosteko. Horretarako:
-Pentsatu erosketa egin aurretik: benetan behar al dut produktu hau?
-Kontsumitu behar baduzu, ahal den neurrian, aukeratu bertakoa.
-Planifikatu erosketak ingurumenean ahalik eta eragin gutxien izan dezan: online eskatzen baduzu aprobetxatu eskaria behar dituzun produktu guztiak aldi berean eskatzeko eta bidalketa ezberdinak ekiditeko.
-Beste norbaitek ere eskatu behar duzun denda horretatik zerbait nahi badu egin elkarrekin, eskari bakarra sortuz.
-Kontsumitu behar baduzu, ondoren saiatu produktu edo bidalketarako erabilitako materialari bigarren bizitza bat ematen eta ezin balitz modu egokian birziklatzen.