Esan agur etxeko objektu hauei

Esan agur etxeko objektu hauei 20 urtetan ez dira existituko... ez diguzu sinisten? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esan-agur-etxeko-objektu-hauei/@@download/image/1543409370_214337_1543409769_album_normal.jpg
2018/12/04
berria
20 urtetan ez dira existituko... ez diguzu sinisten?
Esan agur etxeko objektu hauei

Teknologiak zein kontsumo ohituren aldaketek sekulako aldaketak eragiten dabiltza gure eguneroko bizitzan, eta noski, etxeetara ere iritsi dira aldaketak. Ondorioz, egun ezinbestekotzat ditugun etxeko hainbat objektu arrunt desagertzeko zorian daude, eta 20 urteren buruan, oroitzapen vintage bat besterik ez dira izango. Ez diguzue sinisten? Denborak esango du!

1) ITSULAPIKOAK ETA KUTXA GOTORRAK: Dagoeneko gutxi dira aurrezkiak etxean gordetzen dituztenak; noiz izan zen txerritxoa apurtu zenuten azken aldia? Edota hotel batean kutxa gotorra erabili zenutena? Etxeetan ez da dirurik egongo 20 urtetan; dena mugikorrarekin edo antzeko gailu elektronikoekin ordainduko dugu, eta beraz, lapurrak ere birtualki mugituko dira.

2) PLASTIKOZKO SUKALDEKO TRESNAK: Eta egiatan, plastikoz egindako guztia desagertuko da. Plastikoaren aurkako gerra hasi besterik ez da egin, eta gauzak ondo egiten baditugu, 20 urtetan ez dugu plastikorik erabiliko. Horren ordezko beste material batzuk jaioko dira, biodegradagarriak edota berrerabiltzeko aproposak direnak.

3) TELEFONOAK: Noiz izan zen norbait etxera deitu zenion azken aldia? Gai zara zure inguruko baten etxeko telefonoa gogoratzeko? Lasai, badakigu ezetz. Etxeko telefonoak ia desagertu dira honezkero, eta 20 urtetan ez dira oroitzapen bat besterik izango. Datu bitxi bat; mugikorrak dagoeneko ez dira hitz egiteko erabiltzen, idazteko baizik! Konturatu zarete?

4) LIBURUZ BETETAKO APALAK: Pixkanaka, liburu fisikoak ere desagertuz doaz, elektronikoen mesedetan. Aldaketa hau mantso gertatzen ari da, oraindik asko direlako liburu fisikoak ukitu eta usaintzea maite dutenak. Baina aldaketa geldiezina da; papera vintage objektu bihurtzera kondenatuta dago.

5) KABLEAK: Ziur aski aldaketa hau pozik hartuko duzue; geroz eta gailu gutxiagok behar dituzte kableak kargarako edota erabilerarako. 20 urteren buruan, denak funtzionatuko du kablerik gabe; traste bat gutxiago!

6) INTERNETIK GABEKO ETXETRESNA ELEKTRIKOAK: 20 urteren buruan, zure hozkailuak Internet bidez egingo dizu erosketa; etxe adimentsuak errealitatea izango dira, eta ez soilik beldurrezko istorioak kontatzeko zientzi fikziozko kondaira!

7) SARRAILAK: Giltzak ere desagertzeko bidean daude; pixkanaka, sarrailak elektronikoak izango dira, eta beraz, ez dugu kezkatu beharko giltzak galtzeagatik. Poztekoa, ezta?

8) IRATZARGAILUAK: Beharbada zuetako askok dagoeneko erbesteratu duzue iratzargailu klasikoa, eta mugikorreko doinuengatik ordezkatu; 20 urtetan beraz, bildumarako objektu hutsak izango dira.

9) TELEBISTAK: Telebista ikusteko ohitura ez da desagertuko noski, baina bai gailu fisikoa; horren ordez, irudiak zuzenean paretan ikusiko ditugu!

10) ERRADIADORE ETA ESTUFAK: Etxea bero mantentzen duten egungo gailuak ere, bere azkenetan daude. Urte gutxitan, etxe inteligenteak eraikiko dituzte, eta haiek bakarrik erregulatuko dute etxearen tenperatura, gu konturatu gabe.