ESAITek antolaturiko X. Mendi Martxa abiatuko da hilaren 31n

Uztaritzetik hasi eta Trebiñorako bidea zortzi etapatan egitea da aurtengo erronka. 14 urte daramatza ESAITek Euskal Herriko selekzioen ofizialtasunaren alde lanean, eta martxa honek aldarrikapen hori bera eramango du hamaika herritara.100 partehartzailetan ipini dute muga, baina oraindik badago izena ematerik.
Uztailaren 31n abiatuko da Uztaritzetik ESAITek antolaturiko X. Mendi Martxa. Gutxieneko sasoia galdatzen duen ibilbidea dela ohartarazi dute antolatzaileek, egunero 20 eta 30 kilometro bitarte egingo baitituzte 6 edo 8 orduz. Parte hartu nahi duenak 200 euro ordaindu behar ditu, nahiz eta egun soltetarako bonoak ere badiren aukeran. ESAITek gosaria, ogia eta fruta emango ditu; gainerako janaria, ordea, nork bere aldetik eraman beharko du. Bestalde, ibilbidearen abiapunturaino hurbilduko diren autobusak Bilbotik (08:00tan) eta Donostiatik (9:30) aterako direla gogorarazi dute.
Ibilbidea aurreneko ediziorako aukeratu zuten berbera da, baina kontrako norabideak. Honakoak dira aurreikusitako etapak:
Uztailak 31: Uztaritze Hazparne
Abuztuak 1: Hazparne Isturitze
Abuztuak 2: Isturitze Donapaleu
Abuztuak 3: Donapaleu Maule
Abuztuak 4: Maulen lo egin eta autobusez Elgetara iritsi.
Abuztuak 5: Elgeta Apata
Abuztuak 6: Apata Aramaio
Abuztuak 7: Aramaio Armentia
Abuztuak 8: Armentia Trebiño
Hasiera-hasierarako ekitaldi berezia antolatu dute bertsolari, albokari eta dantzariekin. Elgetan ere abuztuaren 4a egun osoko jaialdia izango da herri kirolek eta trikipoteoak alaituta. Gasteizera jaiak bete-betean direnean iritsiko da martxa eta, gainera, Espainiako selekzioak Buesa Arenan partida jokatuko duen egun berean; ESAITek deituriko manifestazio nazionalarekin bat egingo du, alegia. Azkenik, Trebiñon ekitaldi berezi batekin emango diote amaiera borobila X. Mendi Martxa honi.