ESAIT XI. MENDI MARTXA

ESAIT XI. MENDI MARTXA https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esait-xi-mendi-martxa/@@download/image/2011717475mendimartxa.jpg
2012/12/13
berria
Bihartik aurrera zabalik dago ESAIT XI. MENDI MARTXAn izena emateko epea. Euskal Selekzioaren alde egiten den mendi martxa zazpi etapatan gauzatuko da uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean. 

Hamaikagarren edizioko ibilbidea Amaiurretik abiatuko da eta Lizanrtzan amaituko da, eta eguneko 7 edo 8 orduko ibilbidea egingo dute:
1. Etapa, uztailak 30, larunbata: Amaiur-Urdazubi:
2. Etapa, uztailak 31, igandea: Urdazubi-Sara.
3. Etapa, abuztuak 1, astelehena: Sara-Lesaka
4. Etapa, abuztuak 2, Lesaka Oiartzun
Egun osoko aldarrikapen jaia: Oiartzunen, bertako jaiak dira.
5. Etapa, abuztuak 4, osteguna: Oiartzun-Goizueta
6. Etapa, abuztuak 5, ostirala: Goizueta-Leitza
7. Etapa, abuztuak 6, larunbata: Leitza-Lizartza

Antolatzaileek, ibilbidearen hasierara iritsi ahal izateko bi autobus antolatu dituzte uztailak 30ean, goizeko 8:00tan, Bilbotik eta Donostiatik. Gaua pasatzeko, berriz, bideko pilotalekuak eta eskolak erabiliko dituzte, eta horretarako bakoitzak bere lo zakua eraman behar du. Mendizaleen erosotasunerako kamioi bat jarriko dute, eguneko txangoan soberan dituzten tresnak garraiatzeko.