Ertzainak Aske Gunean sartu eta sei gazte atxilotu dituzte

Goizeko 6:00ak aldera iritsi dira Donostiako Aske Gunera Ertzaintzaren 20 bat furgoneta, eta bi orduz ehunka lagunek osaturiko harresia desegiten saiatu ostean, 8:00ak aldera atxilotu dituzte Segiko kide izatea leporatuta zigortutako gazteetako sei. Gaur arratsaldean manifestaldia egingo dute 19:00etan, eta bihar martxa Martutenera, goizeko 11:00etan.
Kosta zaio Ertzaintzari ehunka lagunek osaturiko Herri Harresia, banan bana, desegitea. Goizeko 6:00ak aldera iritsi dira Bulebarrera, eta Donostiako Udaltzainen laguntzaz, bertarako sarbide guztiak itxi dituzte. Ordurako gaua Aske Gunean pasa duten 900 bat gazteak karpan eserita zeuden, gazteak inguratuz, atxiloketa erresistentzia baketsuarekin eragozteko asmoz. Protokoloa ongi ikasita, besoak elkarren artean gurutzatuta eta ‘Euskal gazteria aurrera!’ oihukatuz itxaron dute, jarrera eredugarria erakutsiz.
Kazetariak kanporatu dituzte, eta gazteak inguratu ondoren. Pixkanaka, banan bana hartu eta ertzainek osaturiko hesitik atera dituzte; lekukoen aditzera eman dutenez, indarkeria erabili dute, eta hainbat gazte zauritu dituzte, Alde Zaharreko Kale Nagusian artatuak izan direnak. Harresitik kanporatutako lagunek ingurutik jarraitu dute atxiloketa, gazteei babesa erakutsiz.
Ordu eta erdiren ostean, 7:30ak aldera, gazteengana iritsi eta haiek ere banaka atxilo hartu dituzte. Azken unera arte erakutsitako elkartasuna eskertu diete hurbildutako lagunei. 8:00ak inguruan eraman dituzte, ertzainek osatutako pasabidearen albo banatan bildutako lagunen oihu artean. Tentsio momentuak bizi izan dira.
Gaur manifestaldia deitu dute arratsaldeko 19:00etan Aske Gunetik abiatuta, eta bihar, larunbata, martxa egingo dute Martuteneko espetxera, bertara eraman baitituzte gazteak.
Aste eta erdi
Asteartean iritsi ziren atxilotze aginduak. Segiko kide izatea egotzita, 6 urteko kartzela zigorra betetzera kondenatu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak 2010ean atxilotutako Donostialdeko zortzi gazte, eta beste zazpi aske utzi ditu. Geroztik, ehunka lagun bildu dira egunez egun, 24 orduz, Donostiako Bulebarreko Aske Gunean.
Iragan astean sententzia kaleratu zutenetik, halaber, kontzentrazioak, manifestaldiak eta dozenaka ekitaldi nahiz tailer prestatu dituzte bertan bildutako gazteek, auzolana oinarri, eta Euskal Herritik nahiz nazioartetik etorritako milaka herritarrek elkartasun mezuak eta babesa helarazi dizkiete, epaiaren aurka daudela adieraziz.
Asteazkenetik ostegunerako gauean, Ertzaintzak bi saiakera egin zituen gazteak atxilotzeko, baina haien inguruan osatutako herri harresiak atzera bota zituen. Atxilotutako gazteek behin eta berri eskertu dute jasotako babesa.