Errusiarren negu hotzenak

Moskun izozturik gelditu dira azken berriekin. The Lancet medikuntza aldizkariak 1987tik hona alkoholimoaren erruz 3 miloi errusiar hil direla jakinarazi du, eta NBEen azken aurrikuspenen arabera, 2025erako 11 miloi izan daitezke hildakoak. Datu hauek ikusita, alkoholismoaren kontrako kanpaina abiarazi du Medvedev lehendakariak: Vodka botilari gutxieneko salneurria ezarri dio; aireportuetan alkohola saltzea galarazi du; kaleko kioskoetatik garagardoa erretiratzeko agindu du; eta adingabekoei saltzea gogor zigortuko dutela ohartarazi du. Errusiako negu gorri famatua ohi baino luzeagoa eta gogorragoa izango da batzuentzat...