Errusian ostadar “estremista” erabiltzen duten pertsonak kartzelara joan litezke
Errusiar auzitegi batek argazkilari bat zigortu du berriki bere sare sozialetan ostadar bandera erakusteagatik. Argazkia, bere herrialdean LGBT sinboloak debekatuak zeudela salatzeko erabili zuen. Artistaren izena Inna Mosina da eta 15 dolarreko isuna jarri zion auzitegi batek “muturreko erakunde baten sinboloak erakusteagatik”, argazkilariak bertako hedabide bati azaldu dionez.
Hau gutxi ez, eta Mosinak berriz ere “delituan” eroriko balitz, lau urteko kartzela zigorra izan lezake. Izan ere, pasa den abenduaren 13an, Errusiako Auzitegi Gorenak “nazioarteko LGBT mugimendua” erakunde “estremista” zela adierazi zuen.
Mosinaren abokatuek baieztatu dute artistak argazkiak Auzitegi Gorenaren adierazpenen aurretik igo zituela, baina hala ere auzitegiak erruduntzat jo du. Mosinaren epaiak aurrera egin ahala beste kasu batzuk ere agertu dira.
Volgogrado-ko (Errusiako hego-mendebaldean) herritar bati 10 dolarreko isuna jarri zion Interneten ostadarraren bandera erabiltzeagatik eta Nizhny Novgord emakumeari, Moskutik 400 kilometrotara bizi zenari, bost urteko kartzela zigorra ezarri diote ostadarraren belarritakoak eramateagatik.
