Errusia COVID-19aren aurkako txertoak ezartzen hasi da maskotetan

Errusia COVID-19aren aurkako txertoak ezartzen hasi da maskotetan Errusian etxeko animaliei, koronabirusaren aurkako kanpainan, txertoa jartzen hasi dira. Txertoa Carnivac-Cov da, herrialdean bertan sortua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errusia-covid-19aren-aurkako-txertoak-ezartzen-hasi-da-maskotetan/@@download/image/rusia-vacuna-animales-mascotas.jpg
2021/06/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Errusian etxeko animaliei, koronabirusaren aurkako kanpainan, txertoa jartzen hasi dira. Txertoa Carnivac-Cov da, herrialdean bertan sortua.
Errusia COVID-19aren aurkako txertoak ezartzen hasi da maskotetan

Pasa den martxoan errusiak Carnivac-Cov deitutako txertoa erregistratu zuen, hau da, animalientzat koronabirusaren aurkako txertoa. Aldi berean, errusiar albaitariek 2021eko apiriletik txertoa masan ekoizten hasiko zirela iragarri zuten. 

Orain, RIA Novosti errusiar albiste agentziaren arabera, animalien txertaketa hasia da jada Errusiako zenbait eskualdeetan; Munduko Animalien Osasunen Erakundeak gomendatutakoari aurre hartuz.

Izan ere, Mudunko Animalien Osasun Erakundeak jada azpimarratu zuen apirilean ez zuela beharrezkoa ikusten koronabirusaren aurka maskotetan txertatzea, nahiz eta zenbait salbuespen onartzen zituen, hala nola, osasun arazoak dituzten pertsonen maskotak edo immunodeprimituak zeudenenak, horiek aukera gehiago baitituzte COVID-19az kutsatzeko. Bestalde, Animalia Txikien Albaitarien Munduko Erakundeak (WSAVA bere ingeleseko siglengatik) ere adierazi zuen animalien errusiar txertoaren aurrean zuhurtziaz jokatu beharra dagoela. 

Zentzu honetan, WSAVAk azpimarratu du koronabirusaren aurkako txakur eta katuentzako txertoak emateko ez dagoela begi-bistako beharrik osasun publikoaren ikuspuntutik, ez baitago ebidentziarik maskotek birusa pertsonei transmititu diezaieketenik.

Izan ere, nahiz eta munduan zehar ere, animalientzako txerto prototipoetan lanean ari diren, adituek onartzen dute, egungo datuak mantentzen badira (koronabirusa maskotetan gaixotasun arina bezala agertzen den, azkar errekuperatuz eta ez transmisiorik eman gabe), txertoa ez dela beharrezkoa izango.