Errugbi festa handia, Donostian

Errugbi festa handia, Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errugbi-festa-handia-donostian/@@download/image/20103253744Biarritz_olympique.jpg
2012/12/13
berria
Biarritz Olympiquek bi partida jokatuko ditu Donostian datozen asteotan. Larunbatean, hilak 27, Top 14ko –Frantziako Liga- partida jokatuko du, Stade Tolousaineren kontra 16:25ean. Partida berezia izango da inondik ere Biarritz Olympiquerentzat, Frantziako Top 14 Ligako 1.000. partida izango baita (1946-47 denboralditik hona). Stade Tolousain laugarren postuan da sailkapenean eta B.O. bederatzigarren postuan dago. Biarritzeko taldeak irabazi nahi du, sailkapenean zertxobait gora egiteko. Anoetako txarteldegian eros daitezke sarrerak. Ostiralean, txarteldegia 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta larunbatean, 11:00etatik partida hasi arte, hau da, 16:25era arte. Miguel Indurain txirrindulari ohiak egingo du ohorezko sakea, topaketa hasi aurretik.




Apirilaren 10ean, bestalde, Biarritz Olympique Donostiara itzuliko da;Galesko Ospreysen kontra jokatuko du Europako Kopako partida.
Azken denboraldietan, Ipar Euskal Herriko errugbi taldeek behin baino gehiagotan jokatu dute Donostian. Denboraldi honetan, esate baterako, Biarritz Olympiquek eta Baionako Avironek derbia jokatu zuren irailean, eta aste batzuk lehenago, Stade Francaisen kontra jokatu zuen Baionako Avironenek. Bi egunetan jendetza bildu zen Donostiara. Bai larunbatean eta baita apirilaren 10ean ere, Bera Bera elkarteak karpa jarriko du Anoeta kanpoaldean eta bertan garagardoa ez da faltako.