Errotik harro

Errotik harro https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errotik-harro/@@download/image/20116284302harrotasun_3.jpg
2012/12/13
berria
Errotik harro
Transexual, lesbiana eta gayen harrotasun eguna ospatzen da gaur. Talde eta elkarteek hainbat ekitaldi eta mobilizazio antolatu dituzte Euskal Herri osoan.

1969ko ekainaren 28an New Yorkeko Greenwich Village auzoko Stonewall In tabernan gayen aurkako sarekada bortitza burutu zuen poliziak. Kolpeak, atxiloketak, irainak… Lehenagotik datorren historia da homosexualen aurkako jazarpenarena, baina egun hura ikur bilakatu zen lehen aldiz jazarpen horri burua jaitsi gabe erantzutea erabaki baitzuten hauek. Sekulako protesta eta istiluak piztu ziren ondorengo egunetan.

Ordudanik ekainaren 28 transexual, lesbiana eta gayen harrotasun egun gisa ospatzen da mundu guztian zehar. Bere joera sexualagatik ezin dela inor baztertu aldarrikatu nahi da, burua ez dutela makurtuko adierazi nahi dute 'harrotasuna' erakutsiaz.

'Sexu askapenaren aldeko nazioarteko eguna'  dio Gaztehgamen kartelak. 'Bollomaritrans borroka eguna' Pikarrai-renak. Kolektiboa anitza da, eta anitzak dira egun honetarako antolatu diren ekimenak, ekimenen antolatzaileak eta aukeraturiko leloak. Guztiek ere bat egiten dute, ordea, oinarrizko ideia batean: askatasuna eta errespetua funtsezkoak dira elkar ulertu eta elkarbizitza sano bat izateko.

Donostian 19;30etan Boulevardetik abiatzen da manifestaldia, Bilbon 19:30etan plaza Eliptikotik,  Iruñean 20:00etan Antoniutitik eta Gasteizen 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazatik.