Erromesak alokairuan

Erromesak alokairuan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erromesak-alokairuan/@@download/image/78p12Fatima.jpg
2012/12/13
berria
Fabore baten ordainetan Fatimako Ama Birjinari bisita egitea agindu badiozu, eta orain agindutakoa bete ezinik bazabiltza, Carlos Gilen zerbitzua kontratatzea komeni zaizu. 2.500 euro ordainduz gero, portugaldar honek zure partez egingo du Fatimarako erromesaldia. 160 kilometroko bidea, oinez eta astebetean, ziurtagiri eta guzti: horixe hitz ematen du Carlos Gilen mirari enpresak.