Erromatarren uzta

Gauza jakina da euskara ez dela latinetik sortu. Hala ere, ez da egia latinarekin zerikusirik ez duenik. Euskal hitz askok latinean dute jatorria. Zenbait hizkuntzalariren ustez, gure hiztegi erdia, gutxi gorabehera, latinetik hartua da. Koldo Mitxelenak latina eta hizkuntza erromanikoetatik sortutako hainbat euskal hitz jarri zituen adibidetzat: gorputz, barkatu, arima, gaztelu
Hizkuntza guztiek bezala, euskarak ere kanpora jo behar izan du zenbaitetan hitz berri bila.