Erromantikoa al zara?

Erromantikoa al zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erromantikoa-al-zara/@@download/image/6p20-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Udaberriari begira jarri gara. Eta batzuek udaberria erromantizismoarekin lotzen dute. Dena den, edozein urtarotan dago erromantikoa izateko aukera. Are gehiago, bada urte osoan erromantikoa den jendea. Haietako bat al zara zu? Ondorengo testak erromantizismoaren neurria emango dizu.

 1. Zure mutil / neska lagunaren urtebetzea da. Zer oparituko diozu?
A- Azokan topatu duzun arrosarik ederrena.
B- Joxe Azurmendiren azken liburua.
D- "Jon ibiltaria" whisky botila bat.
E- Komuneko papera, kiloka erabiltzen baitu kakontzi hark!
2. Neska / mutil laguna afaltzera gonbidatu behar duzu. Nora eramango duzu?
A- Diruari gehiegi erreparatu gabe, jatetxe gozo eta polit batera.
B- Bangla Desh-ko sukaldaritza errezeta liburua hartu eta neronek prestatuko diot afaria etxean bertan.
D- Ogitarteko bat jan eta hogeitahamahiru zerbeza edango ditugu.
E- Telepizzakoek oso pizza goxoak ekarri ohi dituzte etxera.
3. Film edo telesailotatik, zein ikusiko zenuke gustura zure bikotekidarekin?
A- "Titanic". 
B- Filmerik ez, pinguinoen harreman sexualei buruzko erreportaia.
D- "Edurnezuri eta zazpi larrujole gupidagabeak" 
E- "Goenkale".
4. Ezkondu nahi al duzu?
A- "Bai, gu bion arteko maitasuna agerian utzi nahi dut munduaren aurrean".
B- "Ez, ez estatu zapaltzaileak ez elizak ezin dute nire bizitza arautu".
D- "Jakina, koadrilarekin ezkonaurreko afaria egingo baitugu: streaptees-a, alkohol pila...".
E- "Ez. Dirua gastatu? Baita zera ere!".
5. Mutil / neska laguna eta biok udan zein plan egin aztertzen ari zarete. Zer egin nahi duzu?
A- Veneziara joan.
B- Tibeteko monastegi batean uda oso pasa.
D- Athleticen aurredenboraldia jarraitu han eta hemen.
E-Etxeko balkoian eguzkia hartu.
6. Zein hitzek astintzen dizute gehien bihotza?
A- "Heriotzeraino maitatuko zaitut, Julietak eta Romeok elkar maite zuten bezala".
B- Fildel Castroren hamar ordutik gorako edozein hizketaldi.
D- "Athletic!".
E- "Gaur telebistak 25 orduko programazioa izango du".
7. Zure herriko jaietan neska / mutil bat ezagutu berri duzu. Zer esaten diozu?
A- "Zure begiek izarren dizdira dute". 
B- Gustukoa al duzu kresalaren gazi zapore usainarekin esnatzea?. 
D- "Txortan egin nahi al duzu?".
E- "Aizuhpp, txoortann einh nahip al tusuh?".
8. Zein zenbaki atsegin duzu gehien?
A- 2 
B- 0 
D- 69 
E- 1.000.000.000.000.000.000
9. Zein lanbide izan duzu beti gustukoen?
A- Artista.
B- Antartidako pinguinoen ikerlari/euskalgintzako langile.
D- Futbolari/telebistako aurkezle/porno star.
E- Alferra/banketxe izugarri handi bateko presidente.
10. Eta orain, egia esan,  zer iruditu zaizu test hau?
A- "Ikaragarri ederra! Ziur nago Euskal Herriko erromantikoena naizela".
B- "Oraintxe hasi naiz irakurtzen, honelako kontuak beti bukeratik hasteko ohitura dut eta. Badakizue kontra egitearren...".
D- "Testa, aizu, ni pertsona serioa naiz"
E- "Testa???!!!! Zein test?".

Erantzuna


Erromantizismoaren neurria ezagutzeko, erantzunei ondorengo puntu hauek eman behar dizkiezu eta batuketa egin.
•  A-3 puntu  • B-2 puntu
•  D-1 puntu  •  E-0 puntu

30-26 puntu-Zure ondoan bizitzea, bazkal oparo baten ostean, kilo bat goxoki jatea bezalakoa da. Jakin beharko zenuke erromantizismoak ez duela zerikusirik edozein film mozoloren aurrean negar egitarekin.

25-21 puntu-Oraindik ere idazten al dituzu maitasun gutunak? Ez baitizute kasurik ere egiten!

20-16 puntu-Zergatik ezkutatzen duzu lagunartean noizean behin erromantizismoaren gaixotasunak jota ibiltzen zarela?

15-11 puntu-Kaleak zu bezalako jendez gainezka daude: ezkondu egingo zara, seme-alabak izango dituzu, senarrarekin edo emaztearekin nazkatuko zara eta auzoko zahar-etxean kartetan jolasten pasako dituzu bizitzaren azken urteak. Zorionak!

10-6 puntu-Jatea, lo egitea, telebista ikustea eta urtean bitan larrutan egitea. Ba al da bizimodu hoberik?

5-1 puntu-Arren, ez ezazu behi eroen okel gehiagorik jan. Burmunietako neurona bakarra galdu nahi al duzu, ala?

0 puntu- Testak egiten ikasi duen harri kozkorra al zara? Egia esan, ez da batere erraza zu mundu honetako izakien zerrenda amaigabean sailkatzea.