ERROMAn

Erroman Berlusconiren kontrako eguna antolatu zuten hainbat italiarrek. Badirudi Il Cavaliereren harropuzkeriek, eskandaluek eta gehiegikeriek nazkatuta daukatela bat baino gehiago, eta 350.000 lagun elkartu ziren. Berlin, Paris, Londres, Sydney, Bartzelona eta New Yorken ere bat egin nahi izan zuten ekimenarekin. Blogari batzuek jarri zuten martxan No Berlusconi Day izeneko mugimendua, eta kolore morea aukeratu zuten protestarako, beste kolore guztiak alderdi politikoek bereganatu dituztelako. Berlusconi dela eta ez dela, ez da giro azken aldian Italian.