Erromako Koliseoaren lur azpiko pasabideak, agerian

Erromako Koliseoaren lur azpiko pasabideak, agerian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erromako-koliseoaren-lur-azpiko-pasabideak-agerian/@@download/image/2010115378ERROMA.jpg
2012/12/13
berria
ERROMAn Koliseoaren lur azpiko pasabideak zabaldu dituzte. Bertan animaliak eta gladiadoreak izaten ziren, noiz aterako zain. Tigreez eta lehoiez gain, hartzak eta elefanteak botatzen zituzten ondarrera, gladiadoreekin borrokatzera. Tito enperadoreak inauguratu zuen Koliseoa K.O. 80. urtean, eta mende luzez inork ez zuen haien berri izan, harik eta XIX. mendean deskubritu zituzten arte. Erromako arkeologia arduradunak jakitera eman duenez, bi milioi euro gastatu dituzte pasabideok bisitarientzat egokitzeko. Orain Koliseo osoa konpondu nahi dute eta 23 milioi euro inguru beharko dituzte. Hori bai obra kolosala!