Errobiko jaialdian kantua izango da protagonista
Errobiko Festibalaren antolatzaileek nabarmendu nahi izan dutenez jaialdia “MKM” izango da, “munduko kantaldi mundiala”, musikari "paregabeak" etorriko direlako mundutik Itsasura.
Jaialdiaren baitan, urtez urte, ahotsak eta kantuak beti toki berezia izan dute eta aurten ez da gutxiago izango: “Betidanik garrantzia eman diogu kantuari, baina ez dugu sekula hainbeste horrela aipatu, eta garrantzitsua iruditzen zitzaigun gure oinarrietatik abiatzea, eta kantua dugu oinarria, horregatik festibalaren bihotzean izanen da”.
Lau ahots berezi azpimarratu nahi izan dituzte. Uztailaren 21ean Leila Martiale arituko du jazz doinuekin batera. Rebecca M’Boungou kantari, autore, konpositore eta bideogilea ere bertan izango da.
Danyel Waro ere hurbilduko da. La Reunion ozeano Indiarreko irlakoa da. Bere musika Madagaskarreko esklabo ohien musika da, dantzatzekoa. Korsikako kantu polifoniko tradizionalak ere bere lekua izango du jaialdian, A Filetta taldea bertan arituko baita.
Aurreko asteburuan, Aitzin Festibala izenaren baitan, bertako musikariek izango dute abagunea euren sorkuntza erakustarazteko. Uztailaren 15ean kontzertuak izango dira Itsasuko elizan. Bertan Belugueta taldea izango da eta baita Amaren Alabak taldea ere. Biharamuna dantzaren eguna izango da. Biarritzeko Malandain Balleta bertan izango baita, beste hainbat ikuskizunekin batera.
Aiapatu jaialdia laguntzaileen bila dabilela antolaketaren eremu guztietan parte hartzeko. Laguntzaile izateko jaialdiko webgunean eman daiteke izena, eta sarrerak erosteko aukera ere bertan dago.

