Errobiko festibala Itsasun gaurtik igandera

Errobiko festibala Itsasun gaurtik igandera Gaurtik igandera egitarau betea antolatu dute solasaldi, kontzertu, dantza emanaldi, film proiekzio eta abarrekin. Maddi Oihenart, Kimu Txalaparta eta Bilaka eta Kukai dantza konpainiak izango dira, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errobiko-festibala-itsasun-gaurtik-igandera/@@download/image/bilaka.jpg
2021/07/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaurtik igandera egitarau betea antolatu dute solasaldi, kontzertu, dantza emanaldi, film proiekzio eta abarrekin. Maddi Oihenart, Kimu Txalaparta eta Bilaka eta Kukai dantza konpainiak izango dira, besteak beste.
Errobiko festibala Itsasun gaurtik igandera

Gaur abiatuko da Errobiko Festibalaren 25. edizioa Itsasun (Lapurdi) eta igandera bitartean musika, sorkuntza eta dantzaz jantziko dute herria. 

Gaur 17:00etan izango da egitarauko lehen ekitaldia,  25 urte sorkuntza eta topaketa artistikoetan Itsasun solasaldi-kontzertua. Mizel Theret, Mixel Etxekopar, Paxkal Indo, Gabriel Durif, Beñat Achiary, Pantxoa Etchegoin eta Kimu Txalaparta ariko dira, besteak beste. Gaueko bederatzietan Tunisia, Bretainia eta Libanoko musikariz osatutako Revolutionary Birds hirukotea izango da agertokian, kantu sufiez, perkusioaz eta kornemusaz. Jarraian, sei lagunez osatutako San Sanvador abesbatza arituko da kantuan; esku-zartaz eta panderoz lagundutako "kontzertu kantatu erradikala" eskainiko dute. Eguna ixteko, Petites Planetes filma proiektatuko dute, zuzeneko musika eta dantzarekin.

Bihar egunsentian, 6:45ean, Jordi Cassagnek violone soloa eskainiko du Elizaldian. Bazkalondoren, 15:00etan, Jean Christian Irigoyen, Jen Bonn, Itxaro Borda eta Beñat Achiaryrekin arituko dira solasean sorkuntza artistikoa nola eta zertarako sortzen den gaiaren inguruan. Arratsaldeko 18:00etan Jeremi Garat eta Maddi Oihenart igoko dira elizako taulara. Jarraian, 19:00etan, Beñat Achiary, Joseba Irazoki, Oihan Oliarj-Ines eta Julen Achiary musikariek eta Itxaro Borda idazleak Memoriaren bonboa gerezien denboran izeneko ikuskizun berezian parte hartuko dute. Gaueko 21.00etan, berriz, Kimu Txalaparta Kimu Berriak lanarekin igoko da taulara eta Bilaka dantza konpainiak Basaide pieza aurkeztuko du. Egunarekin amaitzeko, Old School Funky Family taldearekin gozatzeko aukera egongo da. Bezperan bezala, Petites Planetes pelikula ikusteko aukera izango da.

Larunbatean, hilak 24, egunsentian sorpresa bat izango da Elizaldian, festibaleko artistekin batera. Solasaldia izango da 15:00etan Paxkal Indo, Itxaro Borda , Beñat Achiary, Jon Maya eta beste gonbidatuekin. Beñat Achiary eta Pedro Solerrek Amores lana aurkeztuko dute 18:00etan, elizan. Ondoren, Haratagoren txanda izango da, "basa munduari lotuak diren" kantuekin. Dantza ikuskizunak ere izango dira, Biarritzeko Malandain balletaren eta Kukai dantza taldearen eskutik. Gaua amaitzeko, Paxkal Indoren suak eta beste hainbat sorpresa izango dira. 

Festibala igandean amaituko da Itsusiko mendira egingo duten ibilaldi artistiko batekin. 11.00etan abiatuko dira Itsasuko haurtzaindegitik.

Egitarau osoa, ostatu hartzeko informazioa edo laguntzaile izateko Errobiko Festibalaren web atarira jo daiteke.