Errioxa euskalduna zenekoa

Errioxa euskalduna zenekoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errioxa-euskalduna-zenekoa/@@download/image/37p35-1.jpg
2012/12/13
berria
Garai batean Errioxa euskalduna zen. Horren adibide dugu bertako toponimia: Altuzarra, Ezkarai, Ulizarna… Errioxako herriak dira. Dena den, ez dago argi noiztik izan zen euskalduna Errioxa. Nafarroarekin, Gaztelarekin eta Errioxarekin muga egiten duen Arandia mendi kate inguruetako biztanleek epaitegietan euskaraz deklaratzeko agindua eman zuen 1234ko agiri batek. Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren ustez, ordea, errioxarrak askoz ere lehenagotik ziren euskaldunak, erromatarren garaitik, alegia. Horren testigantza dira bertan aurkitutako harri landuak, euskal hitzak baitituzte zizelkatuta.