Errioxa euskalduna

Errioxa euskalduna https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Gauza jakina da Errioxan Erdi Aroan euskaraz hitz egin zela. Ba al zenekien, ordea, Gonzalo de Berceo fraileak gaztelerazko poesietan euskal jatorriko hainbat hitz erabili zituela: "Don Bildur", "zatico", "gabe"... Gonzalo de Berceo Errioxako San Millan de la Cogolla edo Donemiliaga Kukula-ko monastegian bizi zen eta bertan topatu zituzten euskaraz idatzitako hitz zaharrenak. Errioxako garai honetako zenbait dokumentuetan ere euskarazko hitzak aurkitu dituzte: "eita" (aita), "eigiga" (aitita), "ama", "anderezo" (andere atso edo amona)...