Errinozeroak Mozambikera itzuli dira 40 urte desagertuta egon ondoren
Mende bat baino gehiago bada jada Mozambiketik errinozeroak desagertu zirela ezkutuko ehiza dela eta. 15 urte iraun zituen gerra zibilak ere ez zuen lagundu. Ehiztari ilegalek modu masiboan hiltzen zituzten euren adarrak merkatu beltzean saltzeko. Kiloko 60.000 euroko balioa zuten. Errinozeroen desagertzetik lau hamarkada geroago berriz ere, euren herrialdeko lur basatietan dabiltza. Honen helburua animalia hauei bizitza berri bat emateaz gain, barne turismoa bultzatzea da.
Errinozeroak garrantzitsuak dira ekosistemarentzat eta horregatik zabalduko dira Mozambikeko parke ezberdinetan. Operazioa Peace Parks Foundation (PPF) ari da burutzen eta helburua datozen bi urteetan 40 errinozero euren herrialdera itzularaztea da. Aurretiaz erakundek honek hainbat harrapakari eta elefante ekarri zituen eta orain errinozeroen txanda da.
Egitasmo hau desagertze arriskuan dauden espezieak salbatzeko kanpainaren barruan kokatzen da. Errinozeroak babesleku seguru batean kokatuko dira euren populazioa hazteko aukera izan dezaten. Espero da, errinozero zurien populazioa 10 urtetan nabarmenki haztea.
Bestalde, Mozambikeko Ingurumen ministroa den Ivete Maibaze-k adierazi zu, errinozeroentzat bezain onuragarria izango dela herrialdeko turismoarentzat ekimen hau.

