Errezetak hilobietan?
Leku tristeak beharrean, Estatu Batuetako hilobiak, sukalde liburu bilakatu dira. Washington D.C hirian bizi den Rosie Grant estatubatuarrak sekulako aurkikuntza egin du eta bere TikTok kontuan amerikar hilobietan bilatzen dituen errezetak egiten ditu.
Aurkitu zuen lehen hilobian spritz galleten errezetarena izan zen, Naomi deitutako emakume batena. Ondorne, Grant-ek sarean bilaketak burutu zituen eta beste hainbat hilobi topatu zituen errezetekin. Hildako batzuen senitartekoak ere euren hildakoen hilobien argazkiak bidaltzen hasi zitzaizkioen, Grant-ek, bertako azaltzen diren errezetak egiteko eskatuz.
Ordutik, Grant-ek kanposantu amerikarrak bisitatzen ditu familia-errezeta bila. Behin errezetak eginda, hilobira bueltatzen da egindako platerarekin argazkia ateratzeko, errezetaren emaitza erakutsiz. Omenaldi ederra, euren errezeta sekretuak partekatuz mundu hau utzi nahi izan duten horiei.
Alabaina, ohitura honek berria badirudi ere, Grant-ek topatu duen hilobirik zaharrena 1994akoa da. Gehienak Estatu Batuetan dauden, Israelen dauden bi salbuespen izan ezik.
Errezetadun hilobien gehiengoa emakumeena da eta postre errezetak nagusitzen dira: tartak, pastelak, galleta, izozkiak... Grant-en esanetan errezeta sinpleak dira, lekua mugatua baitago argibideak jartzeko.
Sepultura eta errezeta bakoitza bakarrak dira. Grant-en ustez, modu batean, kontsolagarriak dira hildakoaren hurbilekoentzat, hildakoak eurentzat zerbait utzi baitu mundu honetatik joan aurretik. Grant-en ustez, Estatu Batuetan hilobiak pertsonalizatuagoak bilakatzen ari dira eta bertan jendeak eurentzat garrantzitsuak diren gauzak uzten ditu, janari errezetak kasu. "Eurek maitatutako norbaitek euren platera egin eta probatzean, gogoratzen zituzten usainekin bat egingo du eta hildakoarekin konektatuko da", aipatu du Grant-ek.



