Erretiratuei beherapena putetxeetan

Australiako Brisbane herriko putetxe batek %5eko beherapena egiten die erretiratutakoei. Dirudienez, erretiratuak kexu ziren, putetxearen prezioak garestiegiak zirelakoan, eta horregatik jabeak beherapena egitea erabaki du. Oraingoz, igandeetan besterik ez dute beherapena egiten, baina ekimenak arrakasta izanez gero, gainerako egunetan ere prezio merkeagoak izango dituzte adinduek. Zahartzaroan sexu gogoak behera egiten duela diote. Salbuespena al dira Brisbaneko zaharrak?