Erresuma Batuko unibertsitate batean magiako lizentziatura eskainiko dute
Harry Potterren zale sutsua bazara, eta zure ametsa Hogwartseko gutuna jasotzea bada, ziurrenik hau interesatuko zaizu. Erresuma Batuko Exeter unibertsitateak magia titulu bat eskainiko du 2024an.
Programa "Magia eta okultismoan masterra" deituko da eta BBC komunikabidearen esanetan, magiaren inguruko interesaren goraldiagatik erabaki dute sortzea.
Ikastaroak sorginkeriaren eta magiaren historia eta honek gizartean eta mundu mailako zientzian izan duen eragina aztertuko du. 2024ko irailean jarriko da martxan eta urtebeteko iraupena izango du.
Askotariko esperientziadun akademikoak arituko dira bertan: historian adituak, literaturan, filosofian, arkeologian, psikologian, antzerkian eta erlijioan; eta kultura ezberdinetan magiak izan duen rolari buruz irakatsiko dute.
