Erresuma Batuko parlamenturako hautagai ofizial moduan aurkeztu da Adimen Artifiziala

AI Steve deitzen da eta Neural Voice-ek sortua izan da, Steve Endacott britainiar enpresariak sortutako Adimen Artifiziala da. Endacott “kontzientzia sozial dun kapitalista” bezala definitzen da eta datozen hausteskunde orokorretara aurkeztea erabaki du Britainiar parlamentuan eserleku bat eskuratzeko asmoz.
Bere proposamena iraultzailea da eta eztabaida ugari sortu du, Adimen Artifizialarekin sortutako hautagaia aurkeztu baitu. Endacott-en ustez AA inpartziala izango da, datuetan oinarritutako erabakiak hartuko ditu eta epe luzerako ikuspegia izango luke, giza mugetatik aske.
Beraz, AI Steve-k hartuko lituzke erabaki politikoak, boto-emaileen proposamen eta eskakizunetan oinarrituta, eta Endacoitt izango litzateke, AAren gomendioak jarraituz, bozkatzera fisikoki parlamentura hurbilduko litzatekeena.
Ez dakigu AA hautatua izango ote den parlamenturako, argi dagoena da eztabaida bultzatu duela: zer rol izan behar luke AAk etorkizuneko gobernuetan?