Erresuma Batuan zeinu hizkuntza irakasgaia izango da bigarren hezkuntzan

Erresuma Batuan zeinu hizkuntza irakasgaia izango da bigarren hezkuntzan Ingalaterrako gobernuak zeinu hizkuntza irakasgai bezala eskainiko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erresuma-batuan-zeinu-hizkuntza-irakasgaia-izango-da-bigarren-hezkuntzan/@@download/image/20776012_v1066-069c.jpg
2024/01/03
Ingalaterrako gobernuak zeinu hizkuntza irakasgai bezala eskainiko du.
Erresuma Batuan zeinu hizkuntza irakasgaia izango da bigarren hezkuntzan

Honela, bigarren hezkuntzan dauden haur guztiek zeinu hizkuntza ikasiko dute irakasgai baten bitartez. Egitasmo honen helburua inklusioa bultzatzea da eta ikasleei bizitzarako gaitasun erabilgarriak ematea.

2025. urtetik aurrera bigarren hezkuntzako ikasleek hizkuntza hau ikasteko aukera izango dute eta baita honen historia ezagutzekoa ere.

Ekimen hau aktibista eta famatuek hamarkada luzetan bultzatutako kanpainen ondoren iritsi da. Famatu horien artean gorra den Rose Ayling-Ellis aktorea dago. Honek askotan proposatu du du behar duen orori zeinu hizkuntza klase doakoak eskaintzeko ideia.

Signature, Erresuma Batuan gorrentzat ziurtagiriak ematen dituen organismo nagusiak 1.220 irakasle inguru ditu erregistratuak, baina adierazi du oraindik ez dakiela zein irakasleek beharko duten kalifikazio maila eskoletan erakusteko.

Ingalaterran bigarren mailako 3.500 eskola inguru daude. “Erronka asko gainditu beharko ditugu, baina gogor argi gara lanean arrakasta eskuratzeko” esan du Matthew Ford-ek, Signature erakundeko bozeramaileak.