Erresuma Batuan zabor-janaren iragarkiak debekatuak egongo dira 21:00 baino lehen
Erresuma Batuko telebistetan debekatuak egongo dira zabor-janaren iragarkiak gaueko bederatziak arte. Haur obesitatea murriztu nahi da neurri honekin.
2025eko urriaren 1etik aurrera jarriko da indarrean debekua. Hala baieztatu du Andrew Gwynne osasun ministroak. Neurri honekin, osasuntsuak ez diren elikagai eta edarien iragarkiak mugatu nahi dira, haurrak babesteko helburuz. Ikerketa batzuk diotenez, iragarki hauek euren elikagai ohituretan eragiten dute. Neurri honek, produktu hauen online iragarki ordainduak ere erabat debekatzen ditu.
Erresuma Batuko bost umetatik batek pairatzen du obesitatea, eta helburua Osasun Zerbitzuek duten presioa arintzea da, haurrentzat osasungarriak ez diren elikagaien iragarkietara esposizioa murriztuz.