Erresuma Batuak marrazo hegalen komertzializazioa debekatu du

Erresuma Batuak marrazo hegalen komertzializazioa debekatu du Erresuma Batuak marrazo hegalen merkaturatzea debekatu du. 500 marrazo espezietatik 143 galtzeko zorian dauden espezieen zerrendan aurkitzen dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erresuma-batuak-marrazo-hegalen-komertzializazioa-debekatu-du/@@download/image/aleta.jpg
2021/09/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Erresuma Batuak marrazo hegalen merkaturatzea debekatu du. 500 marrazo espezietatik 143 galtzeko zorian dauden espezieen zerrendan aurkitzen dira.
Erresuma Batuak marrazo hegalen komertzializazioa debekatu du

Hori dela eta Erresuma Batuko gobernuak lege berri bat onartu du. Honela, marrazo hegalen eta marrazo produktuen sal-erosketa debekatu du. Marrazoak babestu nahi dira neurri honekin, espezie batzuk galtzeko zorian baitaude. 

Ingurumeneko ministroak, lord Zach Goldsmith-ek, iragarri zuen neurria eta adierazi zuen finning moduarekin arrantzatzea izugarri krudela dela eta milaka marrazoen heriotza eragiten duela. 

Erresuma Batuko uretan lehendik marrazoen arrantza debekatua bazegoen ere, bere merkatuak jarraitu egin du, espeziaren biziraupenari eraginez. Honegatik erabaki du gobernuak marrazo hegalen salerosketa ere debekatzea, eta honekin batera, baita marrazo produktu guztiak ere. 

Zach Goldsmith-ek uste du marrazoen kopurua hazten laguntzeaz gain, munduari mezu argia bidaliko diola: "Erresuma Batua espezieak arriskuan jartzen dituen arrantza moduaren aurka dago".

Izan ere, 500 marrazo espezietatik 143 arrisku zerrenda daude. Natura Babesteko Nazioarteko Batasunak (UICN bere ingeleseko sigletan) zaurgarri diren espezieen zerrenda egin du eta baita arriskuan daudenena ere eta honetan oinarritu da gobernua erabakia hartzerakoan.