Erresuma Batuak bolizko artikuluen salerosketa debekatu du

Gobernuak informatu duenaren arabera, elefantearen bolia material gisa duten artikuluen esportazio eta salerosketa ia guztia debekatua geratu da.
Elefanteak boliagatik ehizatu eta hiltzea, zoritxarrez, zabaldua dagoen praktika da. Honegatik, elefanteen populazioa murrizten ari da. 2007-2014 bitartean Sabanako elefanteen kopurua %30 gutxitu da Afrikako hamabost herrialdetan eta uste da milaka elefante sakrifikatuak izan ohi direla, urtero, boliaren eskaria dela eta.
Praktika hau deuseztatzeko xedez, Erresuma Batuak boliaren salerosketari amaiera jarri dio. Pasa den astelehenetik ilegala da bolia duten produktuekin negozioa egitea, ez badute behintzat salbuespen ziurtagiria.
Erresuma Batuko boliaren debeku hau munduko debekurik zorrotzena da. Elefanteen boliarekin negozioa egiten dutenak zigor gogorrak jasango dituzte, hala nola, isun mugagabea edota bost urterainoko kartzela.
Zac Goldsmith, Britainiar Handiko Ingurumen idazkaria, honela mintzatu da: "Lege hau liderra da munduan eta momentu historiko batean dator. Ezinbestekoa da mundu osoko elefanteen biziraupena bermatzeko".