Erreserben erabilera

Erreserben erabilera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erreserben-erabilera/@@download/image/turkana_1391438079.jpg
2014/02/10
albiste-laburra
Erreserben erabilera
Turkanan, Keniako basamortu lehorrean, Etiopia, Hego Sudan eta Uganda artean kokatzen den munduko eremu pobreenetakoan, petrolio eta ur erreserbak aurkitu zituzten 2013an, eta goizetik gauera, diru-goseak erakarritako inbertitzaile eta petrolio-enpresek bete dute tribu nomadengatik ezaguna zen ingurua. Orain arte, nazioarteko laguntza ezinbesteko zuten ur edangarria eskuratzeko; lur azpiko ur gordekin berriek, baina, %900ean igo dituzte zonaldeko erreserbak. Aurkikuntzak herrialdeko pobreziarekin bukatu dezakeen arren, multinazional handiak GKEak eta nazioarteko hainbat erakunde baino azkarrago mugitzen ari dira, eta bertakoen protestak indarrez isilarazi dituzte.