Erreportari gazte ausartak

GAZTETXULOn kezkatzen hasiak gara. Izan ere, zer erreportari belaunaldi ona datorren ikusita, arriskuan egon daitezke gure lanpostuak! Hona hemen Andoaingo V. Erreportari Gazte Sariaren irabazleak.
Andoaingo Udalak urtero antolatzen du Erreportari Gazte Saria. Lehiaketa honetan Andoaingo eta inguruko (Asteasu, Villabona, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil ) 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Kontua da gazteok erreportajeak egin behar dituztela, inguru honetako gertakari edo gai bati buruz, eta lanik onenak saritu egiten dituztela. Eta ez pentsa sariak erdipurdikoak direnik: 360 euro eta oroigarria irabazlearentzat, 180 euro bigarrenarentzat eta 90 euro hirugarrenarentzat. Hiruen lanak, gainera, egunkari formatoan argitaratu eta Aiurri aldizkariaren bidez eta ikastetxeetan banatzen dira. Duela bost urte lehiaketa lehen aldiz egin zenetik, ia 250 bat gaztek parte hartu dute bertan, gehienak 16 eta 17 urte ingurukoak.
Aurten 29 erreportaje aurkeztu dira lehiaketara eta epaimahaiak Lierni Alkorta eta Naiara Valdiviasi eman die lehen saria, bigarrena Elixane Yeregi eta Tania Guiradori, eta hirugarrena Andoni Beriaini. Sari banaketa abenduaren 19an egin zen Andoainen.
Lierni eta Naiarak Andoaingo Sorabilla auzoko "Garate" musika estudioari buruzko erreportajearekin jaso dute lehen saria. "Kaki Arkarazok, Izaskun Silvak, Haritz Harreguyk eta Mikel Abregok 'Garate' baserri zaharra erosi eta estudioa jarri dute bertan. Erreportajea egiteko, elkarrizketa egin genion Izaskuni eta interneten ere informazio bila ibili ginen. Bi astetan egin genuen lana", adierazi digu Lierni Alkorta andoaindarrak. Liernik dioenez, esperientzia polita izan da lehiaketan parte hartzea eta datorren urtean ere erreportajea egiteko asmoa du. Are gehiago, etorkizunean kazetaritza edo ikusentzunezkoen mundu horretan lan egin nahi lukeela aitortu digu.
Bigarren saria irabazitako Elixane eta Tania drogari buruz aritu ziren erreportajean. Informazioa aldizkari batetik eskuratu zuten eta horrez gain, droga kontsumitzaile batekin ere mintzatu ziren. "Informazioa erraz eskuratu genuen. Zailena informazio hori ematea izan zen, hau da, erreportajea nola idatzi", dio Elixane andoiandarrak. Dena dela, erreportajea gustura egin zutela adierazi du. Ez dago dudarik euskal kazetaritzak harrobi emankorra duela.