Errenteriako 3. Txakurkrosa, igandean

Errenteriako 3. Txakurkrosa, igandean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errenteriako-3-txakurkrosa-igandean/@@download/image/2010334528Txakurkrosa.jpg
2012/12/13
berria
Errenteriako 3. Txakurkrosa, igandean
Lasterketa goizeko 11:00etan abiatuko da Susperregi jatetxetik eta, 2,5 kilometroko itzulia hiru aldiz egin ostean, jatetxean bertan amaituko da. 7,5 kilometro orotara. 

Bukatutakoan, hainbat opari zotz egingo dituzte parte hartzaileen artean eta Egiluze sagardotegian berreskuratuko dituzte indarrak bertako txuleta gozoei esker.
Honen guztiaren atzean dagoen Txakurkrosa Oarsoaldean Elkartea Patxi Azpiazu errenteriarrak sortu zuen. 2006 urtean hasi zen bera txakurrarekin batera etxe inguruko mendi eta basoetan zehar korrika egiten. Interneti esker jakin zuen berak egiten zuen hura kirol bilakatu zela Europako eta Ameriketako beste herrialde batzuetan, eta Espainian ere lasterketa batzuk antolatzen zituztela. Horrela, Burgosen lehiatu zen lehen aldiz 2006 urteko abenduan, bere adin mailan 2. postua eskuratuz. 2008ko martxoaren 2an bertan Errenteriako 1. Txakurkrosa antolatu zuen.