Errege magoak Habanan errege

Habanan gero eta indar handiagoa hartzen ari da Errege egunean, urtarrilaren 6an, haurrei opariak egiteko ohitura. Festa hau oso zabalduta dago Hegoamerikan. Kuban, ordea, ez du orain arte oihartzunik izan; besteak beste, Joan Paulo II.a aita santua duela hamar urte hara joan zen arte, gabonak ez zirelako jai egunak. Kubako Iraultzaren aldekoek arriskua ikusi dute ohitura berrian: "Errege Magoen festa ospatzea ez da herexia, baina, arriskutsua litzateke hark joera kontsumistak eta ezberdintasun sozialak areagotzea", zioen Juventud Rebelde egunkariak. Idatziaren egileak abenduaren 25etik urtarrilaren 6ra bitartean gure herriko kaleetan bueltatxo bat eman izan balu