Errefuxiatuak babestu nahian

Errefuxiatuak babestu nahian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errefuxiatuak-babestu-nahian/@@download/image/datu_dantza_err_1364910775.jpg
2013/04/08
albiste-laburra
1.000.000 siriar errefuxiatu daude herrialdearekin mugakideak diren Jordania, Libano, Turkia, Irak eta Egipton, Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Komisario Gorenaren arabera. Mugak zabalik mantentzeko eta ihesi heldutako herritarrak artatzeko egindako ahalegin ekonomiko eta sozialek nazioartearen errekonozimendu eta laguntza merezi dutela gaineratu du. Errefuxiatuen erdia haurrak dira.