Errealitatetik fikziora

Errealitatetik fikziora https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
albiste-laburra
Errealitatetik fikziora
Lasa eta Zabala (2014) filmaren ondoren, Pablo Malo zuzendari donostiarrak abenturazko fikzioari helduko dio bere film berrian. Fiord izango du lanak izena eta jada ekoizpen fasean dago. Francisco Araujo eta Luis Angel Ramirezek idatzi dute XI. mendeko Euskal Herrira eramango gaituen gidoia. Euskal balea-arrantzaleak protagonista dituen pelikulan euskaraz eta norvegieraz hitz egingo dute. Drama, itsasoratzeak zein bikingo basatien erasoak; abenturarik ez da faltako.