"Errautsak" antzezlana ikusteko sarrera bikoitza daukagu

"Errautsak" antzezlana ikusteko sarrera bikoitza daukagu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errautsak-antzezlana-ikusteko-sarrera-bikoitza-daukagu/@@download/image/20101135935errautsak.jpg
2012/12/13
berria
"Errautsak" antzezlana ikusteko sarrera bikoitza daukagu
Dejabu, Le Petit Theatre de Pain eta Artedramak taldeek "Errautsak" lana taularatuko dute hilabete honetan Euskal Herriko hainbat txokotan. Azaroaren 6an Donostiako Gasteznenan duten saiorako sarrera bikoitza lor dezakezu gaztezulo@gaztezulo.com helbidera mezu bat bidali eta zozketan parte hartuta.

Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzitako gidoia, orotara, 13 herritara iritsiko da datozen asteotan. Ximun Fuchs muntaiaren zuzendariaren hitzetan, “Errautsaken euskara ezberdinak entzuteko aukera izango da. Protagonistek, lagun hila ehorzteko batu den koadrila, Iparraldean hain ohikoak diren taldea osatzen dute, zeinetan, errefuxiatuak tarteko, euskalki ezberdinak uztartzen diren”.

Artedrama bizkaitarrek, Dejabu gipuzkoarrek eta Le Petit Theatre de Pain lapurtarrek taularatuko duten hau “70eko hamarkadan jaioen istorioaren islada” dela diote bi bertsolariek. “Mundua aldatzear zela sinetsita zeudenengandik sortu ginen. XXI. mendea da, eta XX. mendeko ametsen errautsak gara”.

Azaroaren 6an, gaueko 20:00etatik aurrera Donostiako Gazteszenan Errautsak ikusi nahi baduzu, bidali mezu bat gaztezulo@gaztezulo.com helbidera zure izen-abizenekin eta telefono zenbaki batekin batera, eta sarrera bikoitzaren zozketan parte hartuko duzu. Zorte on!