Erraldoi hitzaren jatorria

Juan Manuel Etxebarria hizkuntzalariak "Euskal urtea ohituraz betea" liburuan dioenez, erraldoi hitza Karlomagnoren laguntzaile Erroldan indartsuan du jatorria. 778. urtean Erroldan menderatu zuten euskaldunek, Orreagan. Erroldan indartsua mito bihurtu zen, eta jatorrizko hitza eraldatu egin zen. Orreaga eta inguruko euskaldunek "Erroldane" bezala hartu zuten hitz mailegu hori. Urteen poderioz, hitza pertsona izendatzeko ez ezik, "indartsua eta handia" denari esateko erabiltzen da.