Erraldoi bat Goya sarietan

Ez zuen film onena edota zuzendari onenaren saria eskuratu, baina larunbateko Goya sarietan zerbait handia lortu zuen Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filmak; 13 hautagaitzatik 10 eskuratu zituen, eta ez ziren sari makalak izan. Besteak beste, Eneko Sagardoik aktore berri onenaren saria lortu zuen.
Sagardoirenarekin batera, honako sariak irabazi zituen filmak; jatorrizko gidoi onenaren saria, argazki onenaren saria, ekoizpen zuzendaritza onenaren saria, jatorrizko musika onenaren saria, zuzendaritza artistiko onenaren saria, jantziteria onenaren saria, ile apainketa eta makillaje onenaren saria, efektu berezi onenen saria eta muntaketa onenaren saria. Aldiz, jaso ez dituztenak film onenaren, zuzendaritza onenaren eta soinu onenaren sariak izan dira.
Askoren ustetan, ez da bidezkoa horrenbeste sarirekin, film onenarena eskuratu ez izana; Isabel Coixetek eraman zuen, zuzendari onenarekin batera, La librería filmagatik. Dena den, Handia-k leku bat egin du Goya sarien historian; hirugarren film sarituena izateaz gain, aurretik euskaraz egindako film bat ez da sekula horren urrutira iritsi. Zorionak!
Goyetarako euskal hautagaitzak zeintzuk izan ziren gogoratu nahi? Egin klik hemen!