Errailetatik at!

Aurretik ere hitz egin genuen Nafarroako punk oi! olatu berriaz, eta beste behin agerian dugu bere emankortasuna. Azken aldian atera diren taldeetatik gustukoenen artean dut, zalantzarik gabe, Derailed. Soinu freskoa da beraiena, melodiaz betea eta hainbat iturritatik edaten duena. Fruitua: erregistro ezberdineko bederatzi abesti. Gitarra bikaina eta sail erritmikoa aipatzekoak dira, baina taldeari benetan indarra ematen diotenak ahotsak eta koruak dira, oso landuak. Lehen lan bikaina Iruñeko gazte hauek ekarri digutena, merezi du ale bat eskuratzeak.