Erotzen ari zara sarean? Interneten ibiltzeko aholkuak

Erotzen ari zara sarean? Interneten ibiltzeko aholkuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erotzen-ari-zara-sarean-interneten-ibiltzeko-aholkuak/@@download/image/1p32-1.jpg
2000/10/06
erreportajea
Xabier Mtz de Arbulo eta Cristian Rodriguez
Erotzen ari zara sarean? Interneten ibiltzeko aholkuak


Internet itsaso zabalean noraezean bazabiltza, zuk nahi duzuna aurkitu ezinik, ondo baino hobeto etorriko zaizu sail hau. Bertan internetekin borrokan ez ibiltzeko aholkuak emango dizkizugu, zuen bion arteko harremana gozoagoa izan dadin alegia. Interneta barrutik ezagutzeko aukera emango dizugu orrialde honetan. Ia-ia "marketing" orrialde guztiak (mordoa dira, baina gezurra dirudien arren, bestelako orrialdeak ere badira sarean) alde batera uzteko aukera izango duzu.

Lehen hilabete honetan orrialde ezagun samarrei bisita egingo diegun arren, aurrerentzean gustukoago ditugun beste batzuetara joko dugu. Izan ere, guk underground deitutakoak atsegin ditugu, eduki interesgarriak bildu eta zabaltzen dituztenak.

Sarearen giltzarria bilatzaileak dira. Izan ere, askotan ez dugu gogoan orrialde baten helbidea edota ez dakigu non bilatu nahi dugun argazkia, kantua... Bilatzaileak ondo erabiliz gero, nahi duguna aurki dezakegu. Hori bai, ez dira aztiak, batzuek uste bezala. Informazioa ez dute sare osoan bilatzen: web orrialde bakoitzaren egileak aukeratzen du bilatzailea.

www.altavista.com: zalantzarik gabe, world wide web-eko bilatzailerik ezagunena eta zaharrena (gu duela zortzi urte hasi ginen erabiltzen). Nabarmentzekoa da bilatzaile hau oso azkarra dela eta informazio pila aurkitzen duela, gehiegi batzuetan. Horrexegatik, komenigarria da Advanced Search aukera erabiltzea, bilatu nahi duguna askoz hobeto zehazteko. Ikasteko, aholkua eska dezakezu Advanced Search-eko Help laguntza orrialdean.

Palavista.com: porrokatua bazara, Palavista bilatzailea erabiltzen hasi behar duzu. MP 3 hitza ezagutzen al duzu? Hemen horrelako asko aurkituko dituzu. Oso azkarra eta erabilerraza da.

Hastalavista.com underground-eko bilatzailerik zaharrena. Sartu, ikusi eta ikasi.
www.aurki.com: euskarazko bilatzailea, sarean dagoen bakarra. Interneten ere euskara sartzen ari da eta!

Gomendioa


Hilero-hilero diseinu edo eduki interesgarria duen web orrialde bat hautatuko dugu. Hil honetan saria honako honek eraman du: Absolut DJ.
www.absolutvodka.com/map/coldcut/cl_index.asp?seq=1336.