EROSTRATO KONPLEXUA: ITXURAKERIAREN ESKLABUAK

Denok gara Erostrato konplexuaren testiguak. Itxurakeria euren bizitzaren erdigune bihurtzen duten pertsonetan ikusten dugu. Like bilatzaile sutsuak dira sare sozialetan, maisuak filtroekin maskara eder bat sortzen euren konplexuak ezkutatzeko.
Egia da, gutxiago ala gehiago, teknologiaren kultura honetan denok edan dugula noizbait handiguraren edalontzitik, denok azpimarratu dugu gure bizitzaren zatiren bat Facebook-en edota Instagramen. Noizean behin egitea ez da txarra, noski, baina egunero egunero like itxuran datozen onarpen iheskorren beharra izatea kezkagarria da.
Itxurak egiteko bizi denak bizitza hutsal eta zorigaiztokoa izaten bukatzen du. Ospea lortzeko bide horretan, pertsona askok euren buruarentzat kaltegarriak diren jokabideak burutzen dituzte eta horretaz ohartzen direnerako berandu izan ohi da.
Baina nor zen Erostrato? K. a. 365. urteko uztailaren 21eko gauen Erostrato deitutako artzain batek sekulako hondamendia burutu zuen. Jada haurra zenetik pentsatzen zuen jainkoek aukeratua izan zela ospetsua bihurtuko zuen zerbait handia egiteko.
Artemisako apaiz bihurtzea zen bere ametsa, baina ezagutzen zen aitarik ez zuenez ukatu egin zitzaion postua. Ospetsu izatearen ideiarekin obsesionaturik plan bat out zitzaion. Uztailaren 21ean, munduko zazpi miragarrian atean zegoen Artemisako tenplura joan zen, jainkosaren estatua musukatu eta ondoren su eman zion eraikinari.
Artajerjes Pertsiako erregeak desastre horren ondoren torturatu egin zuen artzain gaztea, hondamendi hori egitera zerk bultzatu zuen jakiteko. Erostratok argi eta garbi azaldu zuen: "Historiara pasatzea Artemisako tenplu ederra kiskali zuen gizon bezala." Hori entzun ostean, erregeak ostrazismora kondenatu zuen eta tenpluaren suntsiketarekin Erostrato erlazionatzea debekatu zuen.
Agindu horrek ordea ez zuen ezertarako balio izan. Teopompo historialariak sutea iruzkindu zuen eta Erostratoren izena aipatu. Horrela, egun, oraindik ere badakigu zein izan zen hondamendi horren egilea eta psikologian itxurakeriaren konplexua bere izenarekin bataiatu zen.
Profil mota hauetan patroi berdina errepikatzen da, Erostratok bezala, pertsona hauek euren bizitza sekula lortuko ez dituzten idealismoz betetzen dute. Nabarmentzeko beharra izan ohi dute eta horregatik besteak mespretxuz tratatzen dituzte horrek dakarren arriskuarekin. Erostrato bezala muturreko jokabideak burutzeraino iritsi daitezke gutxi batzuk, 1980an David Chapman-ek arrazoi berberagatik hil baitzuen John Lennon adibidez.
Pertsona honek ospea eskuratzeagatik jokabide patologikoak burutu zituen, besterik gabe, historian leku bat lortzeagatik, eta baita lortu ere. Horregatik, normalean muga horietara iristen ez badira ere, itxuragatik bakarrik bizi diren pertsonak kontuan hartu beharrekoak dira pertsona oso toxikoak bihurtzen baitira bai besteentzat eta batez ere euren buruentzat.
Itxurakeria guztiak gabezia baten isla dira. Direna ukatzen dute, asmatutako irudi bat besarkatzeko. Erostrato konplexuak zoriontsu izateko aukerak mugatzeaz gain, kasu batzuetan, pertsonen alde ilunena ateratzeko ahalmena du. Beraz, nahiz eta, zure lorpenak harro erakustea osasuntsua izan daitekeen, izan daitezela benetako lorpenak, askotan lorpen handiena (eta osasuntsuena), baldintzarik gabe geure buruak diren bezala onartzea baita, gure akats eta bertuteekin.