Erortzen ez den edalontzia!

Nork ez du ustekabeko keinua egin eta mahai gaineko edalontzia bota? Christopher Yamanek eta Matthew Johnsonek traketsak poztuko dituen edalontzia asmatu dute: Saturn Wine Glass. Edalontzi berritzaileak oinarri borobila du, eta horrela, kolpea emanez gero, erori beharrean bueltak ematen ditu. Ondorioz, barruko likidoa ez da edukiontzitik ateratzen. Saturn izena jarri diote, hain zuzen ere, eraztunek planetaren inguruan legez, edalontziak likidoaren inguruan gira-bira egiten duelako.