Eroak inbertitzaile hobeak dira

AEBetako Stanford, Iowa eta Carnegie Mellon unibertsitateek egindako ikerketak azaldu duenez, burmuina kaltetuta duten pertsonek inbertsioen bidez etekinak lortzeko aukera asko dituzte. Dirudienez, burmuin osasuntsua dutenek zalantzak izaten dituzte inbertsioak egiterakoan, eta burmuina kaltetua dutenek, berriz, ausardia handiz arriskatzen dute dirua.