Erlijioa eta teknologia berriak
Alemaniako Hannoverreko eliza ebangelista batek zerbitzuak sakeleko telefono bitartez jasotzeko aukera ematen du. Hau da, segapotoan, otoitzak, bedeinkapenak edo Bibliaren irakurraldiak jaso ditzakezu. Interneten ere elizak badu zerbitzu berak eskaintzen dituen webgunea. Noiz hasiko dira bataioak edo ezkontzak e-mailez egiten?