Erlez jantzita

Erlez jantzita https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erlez-jantzita/@@download/image/zur_lur_erleak_1389178587.jpg
2014/01/10
albiste-laburra
Ella Ping erlezain txinatarrak Guinness Errekorren Liburuan sartzea lortu du 331.000 erlez osatutako jantziarekin. Hau da, orotara 33 kiloko pisua duen erle multzoa bere gorputzaren inguruan jarri du, ordura arteko marka, 26,7 kilokoa, hautsiz. Espero dugu ez ziola bakarren batek leku intimorik ziztatuko...